Taldea

KONTAKTUA

Nola Arkitektura arkitektura eta ikerketaren artean funtzionatzen
duen kooperatiba txikia da. Espazioak nola bizi bezalako gai
zehatzek zein lekuan lekuko analisiak bultzatuta, bulegoak diziplina konbentzioei aurre egin nahi die merkatuak bultzatutako errealitateari alternatibak aztertuz. Hau da, sormena bide, bizitzeko modu ezberdinen espazioen diseinua lantzen dugu, beti ere, erabiltzaileen ideiak zein hauen parte hartzearen garrantzia nabarmenduz.

Andoni Duque Ingunza

Euskal Herriko Unibertsitatean Arkitekturan titulatua da 2011tik eta ordutik arkitektura estudio ezberdinetan egin du lan eskala ezberdinetako proiektuak landuz. Eraikinen zaharberritze lanetatik garraio eta erabilera publikoko eraikinen diseinuaren lantaldean izateraino.

Espazioaren analisiak bide alternatibo berriak ikertzera eramaten du.

Irantzu Ibañez Espinosa

2013an Donostiako Arkitektura Eskolan titulua lortu zuenetik eta Parisen etxebizitza sozialen diseinuan espezializatua zegoen arkitektura estudio batean lan egin ondoren, Parte Hartzea eta Garapen Komunitarioko masterra burutu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.

Genero ikuspegiaz gain, diskurtso arkitektonikoa osatzeko irudiak dira bere lan tresna.