Erandio, Bizkaia. 2014

Proiektua: Andoni Duque Ingunza + Aide Ramirez Ampudia

Argazkiak: Andoni Duque Ingunza

Itsasadarraren presentziak barne distribuzioa baldintzatzen du. Honen bistak hiru leihoetatik aldi berean ikusteak bere horizontaltasuna ulertu eta hau barrualdera hurbiltzeko aukera ematen digu. Horretarako, geure burua behartu eta nolabait logela bat bi espaziotan banatzea onartzen dugu. Lo egiteko gunea, pribatua. Jolas, ikasketa, gimnasia egiteko eremua, publikoa. Bigarren espazio hau egongelarekin lotzeak, zabalera irabazteko aukera ematen digu, espazio aniztasuna zein jarduera gehiagorekin elkarbizitza bultzatuz. Baina batez ere, inguruko paisaia egunerokotasunean txertatzea ahalbideratzen du.